Zer egongo ote da
kutxa magiko
honen barruan?
Sorgina Txirulinak ipuin baten bitartez familia transmisioak zein hizkuntza-ohiturek daukaten garrantzia azpimarratzen du.
Emangiltza
Ez dadila euskararen katea apurtu
Hizkuntza bat bizirik dago erabiltzen den neurrian.
Transmisioa gurasoengandik seme-alabengana izaten ohi da, baina baita seme-alabengandik gurasoengana ere.
Jaio aurretik hasten da, keinu txikiekin hasten da… eta erabat betegarriak dira, beraz, ez galdu aukera eta EMAN EUSKARAREN GILTZA gehien maite dituzun horiei.
Gure YouTubeko Emangiltza kanalean bideo gehiago aurki ditzakezue.
Zer da Emangiltza?
Familiek seme-alaben hizkuntza ohituretan zuzeneko eragina dute.
Webgune honetan euskara transmititzeko eta familien kezka, zalantza edota beldurrak uxatzeko gomendioak, aholkuak, tresnak eta baliabideak eskaintzen ditugu.
Eman euskara zuen seme-alabei.
Emangiltza!
Euskararen transmisioarako
TESTIGANTZAK, AHOLKUAK, MEZUAK…
Gurasoen testigantzak
4 kontakizun, 4 adibide, 4 istorio, 4 eredu…
Familia bakoitzeko bizipenak eta euskararekiko euren jarrera kontatu digute.
– Euskarak mundu oso bat zabalduko dizu!
Profesionalen Aholkuak
Euskara zeure bizitzara eraman
Logopedak, eragile kulturalak eta hezkuntzako profesionalen aholkuak.
– Euskararekiko jarrera positiboa izatea lehenengo aurrerapausoa da.
KU-KU
Seme-alabak eleaniztasunean hezteko aplikazioa
Aplikazioak bi atal ditu:
-
Haurrentzako atala: jolas interaktiboa: soinuak, letrak, zenbakiak, koloreak…
-
Familientzako atala: informazio pedagogikoa, aholkuak, hiztegia, esamoldeak, ariketak, ohiko akatsen konponbideak, abestiak, jolasak…
Zozketan parte hartu
eta sari zoragarriak eskuratu!
Familiei geroz eta laguntza hobea emateko asmoz, inkesta txiki bat prestatu dugu. Zuen erantzunak eta ekarpenak oso balio handikoak dira guretzat, eta zozketa honen bidez zuen laguntza saritu nahi dugu.



