Vinaora Nivo Slider 3.xVinaora Nivo Slider 3.xVinaora Nivo Slider 3.xVinaora Nivo Slider 3.xVinaora Nivo Slider 3.x

Zer da Emangiltza?

Ikusten duguna gara. Jaiotzen garenetik gure ingurukoek egiten dutena era naturalean kopiatzen saiatzen gara, keinuak, soinuak, hizkuntza bera…
Hizkuntza-ohiturei begira, gurasoak giltza zareten neurrian eragin handia daukazue, baina era berean umeak eleaniztasunean hezteko orduan zalantza, beldur eta kezka asko izaten dituzue. Webgune honetan bada, hizkuntzak transmititzeko eta kezka, zalantza edota beldur horiek uxatzeko gomendioak, aholkuak, tresnak eta baliabideak eskaini nahi dizkizuegu.
Euskararen transmisioa gure seme-alaben etorkizunean ezinbestean eragingo duen giltza denez, webgunea erabiltzera animatu nahi zaituztegu.
Eman euskara zuen seme-alabei! EMANGILTZA!

DBITAMINA

Nola erabili

 

Argitalpenak

Euskara Zerbitzuek hainbat argitalpen egin dituzte euskararen transmisioa lantzeko. Argitalpen horietan gurasoentzako lagungarria izan daitekeen hizkuntzen transmisioaren inguruko informazio anitza jasotzen da.
Irakurri gehiago ...

Estekak

Sarean eskaintza handia dago guraso zein umeentzat eta erabilgarrienak izan daitezkeen esteken zerrenda batu da atal honetan. Batetik, guraso euskaldun zein ez euskaldunentzat umeekin euskaraz abestu eta jolasteko baliabideak batu ditugu; eta bestetik, gurasoek euskara ikasteko dituzten aukeren berri ere aurkituko dute.
Irakurri gehiago ...

Gomendioak

Tipologiaren arabera, gurasoek izan ditzaketen kezka, zalantza, beldur eta bestelako kontuak bideratzeko aholkuak eta baliabideak eskaintzen dira.
Irakurri gehiago ...

ADI! Webgune honek cookie-ak eta antzeko teknologiak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko. Zure nabigatzailearen konfigurazioa aldatu ezean, halakoen erabilera onartzen ari zara.

Onartu