Ku-ku!

Ku-ku aplikazioa seme-alabak eleaniztasunean hezitu nahi dituzten familiei laguntza emateko tresna bat da.

Umeek hizkuntza bat baino gehiago ikas dezakete modu naturalean. Beste edozein abilezia bezalaxe, ondo moldatzeko, praktikatu egin behar da, eta zeregin horretan familien laguntza ezinbestekoa da.

Umetan erreza da euskara ikastea.

Jolastean, lege oharren baldintzak onartzen dituzu.

Ku-ku! edonora eraman!

Ku-ku! aplikazioa zure telefonoan instalatu, eta zure seme-alabekin erabili.

Android

Android gailu bat erabiltzen baduzu, deskargatu hemendik gure Ku-ku! aplikazioa.

IOS/Apple

Apple gailu bat erabiltzen baduzu, deskargatu hemendik gure Ku-ku! aplikazioa.

Pedagogiko eta dibertigarria den material honek bi atal ditu:
1. Haurrentzako atala
2. Familientzako atala.

1. Haurrentzako atala

Gurekin jolastu nahi duzu?

Umeek sarrerako  pantailan aukeratu beharko dute jolasa. Pertsonaia bakoitzak jolas bat du gustuko eta, horren arabera, umeek norekin jolastu nahi duten erabaki beharko dute, gainera jolasten diren bitartean euskara landuko dute.

Jolas bakoitzak maila ezberdinak ditu eta nahi beste alditan egin daiteke.

2. Familientzako atala

Eman euskara seme-alabei!

Atal honetan familientzako tresna baliagarriak aurkituko dituzu:

 

  • Umearen hizkuntza trebetasunaren garapen prozesua.
  • Eleaniztasunean hezteak sortzen dituen kezken edota galderen erantzunak.
  • Hiztegi laburra.
  • Lokuzioen bidez esamoldeak ikasteko aukera
  • Umeekin hitz egitean egiten ditugun ohiko akatsak zuzentzeko ariketak.
  • Jolasak.
  • Abestiak.